Laudion, Emakumeen nazioarteko egunaren atarian izan zen saioko lagin batzuk hautatu ditugu batetik eta bestetik Tolosan, lehenengoz egin den "Bertsopentsiotan" bertso jarrien sariketak emandakoa ere jaso nahi izan dugu. Aurreikuspen guztiak gaindituta, parte-hartze handia izan dute eta hasiera batean aurreikusten ez zituzten sariak ere banatu dituzte. Erretretaz edo jubilazioaz aritu garenez, artxiboan ere arakatu dugu eta 1997ko Beskooitzeko bertsoaldi bat ekarri dugu. Ia gustuko duzun. ...
Aroa Arrizubieta da Arabako Bertsolari Txapeldun berria, baina finalean entzun ziren bertsoak berreskuratuko ditugu saio honetan. Aroarekin batera, oholtzan izan ziren Peru Abarrategi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Paula Amilburu eta Asier Otamendi, Oier Suarezek jarritako gaiei erantzuten. Umore kutsukoak eta serioagoak denetik izan zituzten. Andoaingo Basteron, igande honetan izango den Sahararen aldeko bertso saio baterako gonbitea ere jaso dugu. ...
Ordu gutxi batzuk besterik ez dira falta Gasteizko Printzipal antzokian Arabako Bertsolari Txapelketako finala jokatzeko. Aitzakia hori hartuta, Aramaioko eta Dulantziko finalerdietako saioak errepasatuko ditugu. Artxiboan arakatzen ere aritu gara eta Korrikari lotutako 1983ko bertsoaldi bat berreskuratu dugu. ...
2024ko Bertso eguna, Gernikan izan zen. Bertsoak lantzen, jorratzen eta ontzen oholtza gainean Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Saioa Alkaiza eta Etxahun Lekue aritu ziren Aitor Etxebarriazarragaren esanetara. Horrezaz gain, 1998ko negu epelari Lazkao Txikik botatako eta gure artxiboan gordetako bertso batzuk ere berreskuratu ditugu. ...
Tolosan, urtarrilaren 20an San Sebastian egunez Atariaren alde egindako saioko bertsoaldiak hautatu ditugu gaur. Baina, egun bereziz osatutako asteburua izaki, 1994ra egingo dugu atzera; urteko zein jai egun izango ote zuten gustuko bertsolariek? Entzun eta gozatu! ...

Finalaren atarian, azken bi finalaurrekoetako errepasoa egiteko probestuko dugu. Ordu gutxiren buruan argituko da nori jantziko dion txapela, Begoña Iturrizak. Orain 40 urte Bertsozale elkartearen sorreran ibili zen, Santutxuko bertso eskolan. Gure bederatzikoari jarraipena emateko ere probestuko dugu. ...

Gaur arratsaldean jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala. Hori dela eta, saio honetan, Altsasun, Agoitzen eta Lesakan jokatutako hiru finalaurrekoetako bertsoaldiak entzungo ditugu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. ...

Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da "Hitza Jolas". Eneritz Gorrotxategik gidatuta, larunbatero, 14:00etatik aurrera....
Amaitu da jada Xilaba eta amaitu biharamunean Hazparke talde irabazleko Irantzu Idoatek Euskadi Irratian egindako adierazpenak jaso ditugu. Bertsozalea den pentsiodunik ezagutuz gero berriz, interesgarri izan daitekeen ekimen baten berri ere jaso behar dugu: bertso-pentsioak ekimena hain zuzen ere. Inklusioa ardatz hartuta, Tolosan, Harituz bertsozale taldeak eta Hernaniko Rugby taldeak urri amaieran antolatutako "Inklusio bultzada" bertso saioari ere tartea eskaini diogu, gure bederatzikoa ahaztu gabe. ...

Txapelketako gurpilean jarraituko dugu. Taldekako Xilabaren finala izango da asteburu honetan Aiherran, eta horren atariko, Muskildin eta Azkainen jokatutako final-erdietako agur umoretsu eta musikatuak ekarri dizkizuegu. Bizkaiko txapelketari dagokionez berriz, kanporaketa faseko azken saioa eta finalaurrekoetako lehena aletu ditugu. Bederatzikoarekin berriz, Gipuzkoan egingo dugu sartu-irtena....
Txapelketako gurpilean jarraituko dugu. Taldekako Xilabaren finala izango da asteburu honetan Aiherran, eta horren atariko, Muskildin eta Azkainen jokatutako final-erdietako agur umoretsu eta musikatuak ekarri dizkizuegu. Bizkaiko txapelketari dagokionez berriz, kanporaketa faseko azken saioa eta finalaurrekoetako lehena aletu ditugu. Bederatzikoarekin berriz, Gipuzkoan egingo dugu sartu-irtena. ...
Nafarroako Odietan, San Urbanoko baselizaren atarian, eguzki goxotan Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio eta Julio Sotok osatutako bertso saio musikatuaz gozatzea proposatu nahi dizugu. Parajeak ematen duen patxadaz gozatuko dugu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. ...

Finalaurrekoetan murgiltzear da Bizkaiko bertsolari txapelketa eta hori dela eta, Erandioko eta Igorreko kanporaketa saioetako bertsoak hautatu ditugu gaur. Nafarroan ere final-aurrekoei ekitear dira. Arabako kanporaketa fasea amaitu da eta Taldekako Xilaban berriz, bigarren eta azken finalerdia larunbatez jokatuko da. Gure bederatzikoa non dabilen ba al dakizu? ...

Taldekako Xilaba, Bizkaikoa zein Nafarroako txapelketak aurrera doaz eta Arabakoa ere hasi da lehen pausuak ematen. Saio honetan Vianako eta Uharteko final-laurdenetako bertsoaldiak, eta Gernikan zein Arrigorriagan jokatutako kanporaketa saioetakoak bildu ditugu. Taldekako Xilabako ligaxkako azken saioko agurrak ere bai; jauzika ibiltzeko prest?...

Iurretan, San Migel jaietan izandako saioko bertsoaldiak entzungo ditugu saio honetan. Txapelketei ere errepasoa egingo diegu; Xilabako agur umoretsuak, Bizkaikoaren aipamena eta Nafarroako Txapelketari hasiera eman zion Iruritakoa ere izango ditugu. Gure bederatzikoaren sokak ere badu jarraipena. Ba al dakizu nodik iritsiko zaigun? ...

Bilbo grisean bertsoak Zorrotzako inguruak hartu zituen; auzoaz zekitenaren berri galdetuz hasi zuten bertso-saioa. Lazkaoko Arerian berriz, San Migeletako bertso-saioa izan zuten. Hango aleak ere hautatu ditugu. Bizkaitik Gipuzkoara, Soraluzera sartu da bederatzikoa. Nora joango ote da gure soka? ...

Oñatin zein Lezon, jaietako bertso saioak izan dituzte eta bietako bertsoaldiak hautatu ditugu saio honetarako. Jaialdiez gain baina, udazkeneko bertsolari txapelketei ere luztu diegu begirada; umore kutsu betean hasi den taldekako Xilabari, Bizkaikoari edota hastear den Nafarroakoari. Gure bederatzikoa Bizkaia aldean da; entzun nahi al duzu?...

Irailaren 9an egin zen Iruñean, Enmusikadas jaialdiko bertso-saioa, feminismoa ardatz hartuta. Donostiako Trinitate plazan berriz, egun berean Euskal Jaietako bertso-saioa ere izan zen. Jaialdiez gain, hasi da aurtengo taldekako Xilaba eta bertako lagin txiki bat ere ekarri nahi izan dugu. Gure bederatzikoari esker baina, Bizkaian ere izango gara. Ba al dakizu nori dagokion katea osatzea? ...

Aurrekoan Bizkaikoaren eta Xilabaren xehetasunak eskainita, aste honetan Nafarrokoari egin diogu tartetxo bat. Nafarroan bertan, Gesalatz bailarako kiroldegian, Muezen jasotako bertsoaldiak eta Eibarko Arrate auzoko festetako bertso-saioko aleak ere hautatu ditugu. Bederatzikoaren sokak ere luzatzen jarraitzen du. ...